Koronabirusa

Leitzako Erleta eskolako bi ikasgela konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 21a, 18:30

Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, herrialde osoan 523 ikasle konfinatu dituzte, horien artean Leitzako Erleta eskolako Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako ikasgela bat eta Haur Hezkuntzako lau urtekoen beste ikasgela bat. Nafarroan orain 2.061 ikasle daude konfinatuak, 63 ikastetxetako 120 ikasgelatakoak hain zuzen ere: 45 ikasgela Haur Hezkuntzakoak eta 75 ikasgela Lehen Hezkuntzakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun