Koronabirusa

Leitzan baheketa eginen diete gaur abenduaren 11tik hona positiboen kontaktu zuzena izan direnei, txertatua egon edo ez

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 19a, 06:30

Azken egunetan Leitzan Covid-19an positibo eman dutenen kopurua asko igo delako eta Omicron kasuak agertzen hasi direnez, Nafarroako Osasun Publikoko arduradunek positibo izan diren pertsonen kontaktu zuzena izan direnekin baheketa egitea erabaki dute, gaitzaren transmisioa ahalik eta azkarren mozteko.

Abenduaren 11tik hona positibo izan den pertsona baten kontaktu zuzena izan direnei dei egiten diete, berdin dio txertatua egon edo ez, eta eskaera zehatza egin diete:

  • Etxean bakartu.
  • Mezua bidali (ez da deirik hartuko) gaur goizeko 10ak baino lehen 617 38 56 22 telefono zenbakia (Leitzako udaleko telefonoa da) eta mezu horretan norberaren datuak jarri:
  •   Izen-abizenak
  •   NAN zenbakia (karneta)
  •   CIPNA zenbakia (Osasun Txarteleko zenbakia)
  • Ondotik, gaur goizean, telefonoz deituko dute gaur bertan PCR proba egiteko.

Telefono horretan ez dute deirik hartuko eta ez dute galderarik edo zalantzarik argituko. Zalantzak argitzeko Covid-19 telefonora deitu behar da (948 290 290) edo, bestela, bihar bertan PCRa egitean argituko dituzte.

 

Leitzan 56 positibo abenduaren 11tik 18ra

Leitzako osasun eremu osoan (Areso, Arano, Leitza eta Goizueta) 69 positibo erregistratu dituzte azken aste honetan, horietatik 56 Leitzan, 8 Areson eta 5 Goizuetan. 

Eguna Herria Auzoa Kopurua
2021.12.11 Areso Areso 1
2021.12.11 Goizueta Tartazu 2
2021.12.11 Leitza Gorriztaran 1
2021.12.11 Leitza Leitza 1
2021.12.12 Leitza Gorriztaran 2
2021.12.12 Leitza Leitza 2
2021.12.13 Leitza Leitza 3
2021.12.14 Leitza Leitza 10
2021.12.15 Areso Areso 4
2021.12.15 Goizueta Goizueta 3
2021.12.15 Leitza Gorriztaran 1
2021.12.15 Leitza Leitza 1
2021.12.16 Areso Areso 1
2021.12.16 Leitza Leitza 10
2021.12.17 Areso Areso 1
2021.12.17 Leitza Gorriztaran 1
2021.12.17 Leitza Leitza 13
2021.12.18 Areso Areso 1
2021.12.18 Leitza Leitza 1
Osotara 7 egunetan 69
       

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun