Azken asteetan koronabirus kasuak gora egin dute Leitzan eta egoera «okerrera eginen duela» ohartarazi dute. Horregatik, sintomaren bat sumatuz gero, etxean bakartuta gelditzea eta Osasun Etxera deitzea eskatu dute.
Positibo baten kontaktu izanda ere, txertatuta eta sintomarik gabe daudenek ez dute isolamendurik egin beharrik. Hala ere, «kontu handiz jokatu eta musukoa erabat erabili» behar dela oroitarazi dute. Kasu horietan PCR bat eginen da kontaktuaren zazpigarren egunean, baina denbora tarte horretan sintomarik sumatuz gero, Osasun Etxera deitu behar da. Positibo baten kontaktu zuzen txertatu gabeak Osasun Etxera deitu beharko dute.
Honez gain, Osasun Etxetik «jendeak behar diren neurriak betetzea» eskatu dute, eta edozein zalantza izanez gero, «deitu». Hala ere, «pazientzia» eskatu dute, «dei asko hartzen ari garelako».