Koronabirusa

Goizuetako eskolan Haur Hezkuntzako 5 urtekoen ikasgela konfinatu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 2a, 19:30

Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, azken orduetan herrialde osoan 126 ikasle konfinatu dituzte, eta horien artean daude Goizuetako Andres Narbarte Xalto eskolako Haur Hezkuntzako 5 urtekoen ikasgela. Nafarroan orain 1.826 ikasle daude konfinatuak, 53 ikastetxetako 105 ikasgelatakoak hain zuzen ere: 37 ikasgela Haur Hezkuntzakoak, 67 ikasgela Lehen Hezkuntzakoak eta beste ikasgela bat DBHkoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun