Bertso marraztuak izanen dituzte ostiralean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 10a, 13:00

Alaia Martin eta Saioa Alkaiza bertsotan ariko dira. Argazkiak: Bertsoa.eus eta Nafarroako Bertsozale Elkartea

Bhutan proiektuaren barnean, aurten Goizuetan eta Aranon landu duten Eremu digitalean zainduz kanpaina borobiltzeko, ostiral honetan, Saioa Alkaiza eta Alaia Martin bertsolariekin eta Unai Gaztelumendi marrazkilarekin bertso marraztuen saioa izanen dute.

Ekitaldia azaroaren 12an, ostiralean, Goizuetako Udaletxeko ganbaran izanen da, 18:00etan. Saioa Alkaiza eta Alaia Martin bertsolariak pantailen munduaz ariko dira hausnartzen, eta bitartean, Unai Gaztelumendi marrazten ariko da.

Bestalde, ostiralean itxiko dute Goizuetako garbilekuan jarria duten Eremu digitalean zainduz erakusketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun