Leitzako erraldoien eta buruhandien liburuxka argitaratu dute

Ttipi-Ttapa 2021ko urr. 6a, 20:00

Leitzako Erraldoien eta Buruhandien Konpartsak jostatzeko, margotzeko eta eskulanak egiteko liburuxka argitaratu du, Pablo Feoren laguntzarekin. Ostiraletik aurrera salgai jarriko dute.

Leitzako erraldoien eta buruhandien informazioaz gain, «konpartsako irudiekin beste modu batera jostatu eta ongi pasatzeko» helburuarekin egin dute liburuxka. Ostiraletik aurrera Leitzako Maimur eta Astiz liburu-dendetan jarriko dute salgai, baita Iruñeko Olentzero denda ere.

Bestalde, urriaren 10ean bukatuko da erraldoi berrien izena aukeratzeko prozesuan botoa emateko aukera. Lotura honetan egin behar da.

Liburuxkaren irudia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun