Leitzako konpartsako erraldoi berrietako bat emakume baserritarra da, «oso garrantzitsuak izan direlako gure herria gaur egun dena izateko». Hiru izen proposatu dituzte emakume baserritarrarentzat: Mari, Eguzki eta Lore.
Konpartsako beste kide berria emakume kichwarra da. «Leitzan hainbat herri eta kulturatako herritarrak ditugu gure artean, quechuarrak horietako batzuk dira». Erraldoi horrentzat ere beste hiru izen proposatu dituzte: Jatorri ekuadortarreko leitzarrek Warmi Sisay izena proposatu dute ('loratzen ari den emakumea' esan nahi du), Sara eta Inti.
Bi kasuetan beste izen bat proposatu nahi duenak izanen du horretarako aukera. Urriaren 10eko gaueko hamabietan bukatuko da galdetegian parte hartzeko aukera eta lotura honetan bete beharko da. Pertsona bakoitzeko erantzun bakarra eman daiteke.