COVIDaren txarrena pasatu denean Umore Onak «indarberrituta» hasi nahi du denboraldi berria. «Berriz hastera goaz eta kantatzea gustuko baldin baduzu, animatu» dio Jose Antonio Lekuonak Ttipi-Ttapara bidali duen oharrak. «Edonork parte har dezake Umore Ona abesbatzan eta izena emateko nahikoa da abesbatzako edozeini esatea. Entsaioak ostiraletan izaten dira. Animo, etorri abestera, seguru ongi pasatuko duzula!» dio oharrak. Gonbidapena egina dago.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.