Joan den asteburuan jokatu zen Mendialdeko II. pilota txapelketako azken finala

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 23a, 09:00

Lehen mailako kimuak Leitzako Amazabal pilotalekuan, sari banaketaren ondotik.

Lehen mailako kimuetan, Aurrerako Zabaletak eta Baleztenak 18-14 irabazi zieten Alkorta eta Bidart taldekideei

Goizuetako Umore Ona, Leitzako Aurrera, Larraun eta Araxes pilota elkarteek antolatutako Mendialdeko eskuz binakako bigarren txapelketako final gehienak ekainaren 11tik 13rako asteburuan jokatu baziren ere, larunbat honetan Leitzako Amazabal pilotalekuan jokatu zen falta zen bakarra: lehen mailako kimuena. Aurrerako bi bikote izan ziren aurrez aurre eta Zabaletak eta Baleztenak 18-14 irabazi zieten Alkortari eta Bidarti.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun