Mendialdeko Binakako II. Pilota Txapelketako finalak jokatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 15a, 13:00

Ostiralean Goizuetan hiru partida jokatu dituzte, larunbatean Lekunberrin beste lau eta igandean Leitzan bost. Horrela erabaki dituzte Goizuetako Umore Ona, Leitzako Aurrera, Larraun eta Araxes pilota elkarteek antolatutako bigarren Mendialdeko Binakako Txapelketako irabazleak zein diren. Kimuen lehen mailako finala gelditu da jokatzeko. Ostiral arratsaldean jikatuko dute Leitzako Amazabal pilotalekuan.

Ostiralean, ekainaren 11n, Goizuetan

Seinen 1. mailan

  • Lekuona eta Goikoetxea (Larraun), 18 - Gorostidi eta Satrustegi (Araxes), 12

Kimuen hirugarren mailan

  • Lekuona eta Legarra (Larraun), 18 -  A. Gereño eta O. Zabaleta (Aurrera), 12

Kimuen bigarren mailan

  • Garmendia eta A. Salaberria (Umore Ona), 14 - Oreja etaK. Apalantza (Aurrera), 18

 

Larunbatean, ekainaren 12an, Lekunberrin

Kadeteen lehenbiziko mailan

  • Legarreta (Umore Ona)eta Goikoetxea (Larraun), 22 - J. Sagastibeltza (Aurrera) eta Galarza (Larraun), 16

Gazteak

  • Iriarte eta Ezkurdia (Larraun), 22 - Goldarazena (Larraun) eta Kañamares (Barañain), 17

Nagusien bigarren mailan

  • Galarza eta Zubiri (Larraun), 18 - Saralegi (Larraun) eta Ballarena (Txaruta), 22

Nagusien lehenbiziko mailan

  • Olano eta A. Arbizu (Irurtzun), 21 - U. Astiz eta L. Galarza (Larraun), 22

 

Igandean, ekainaren 13an, Leitzan

Seinen bigarren mailan

  • Oreja eta Tolosa (Araxes), 18 - U. Gereño eta G. Imaz (Aurrera), 17

Haurren bigarren kategorian

  • Eizagirre eta Ijurko (Larraun), 18 - U. Otermin (Aurrera) eta Larreta (Larraun), 13

Haurren lehenbiziko mailan

  • Iribarren eta Ijurko (Larraun), 15 - A. Olleta (Larraun) eta M. Martinez (Aurrera) , 18

Kadeteen bigarren mailan

  • Etxenike eta E. Madariaga (Bortziriak), 22 - B. Baleztena eta X. Telletxea (Aurrera), 18

 

Azken finala ekainaren 18an

Final bakarra gelditzen da jokatzeko, kimuen lehen mailakoa. Ekainare n18an, ostiralean 19:00etan jokatuko dute Leitzako Amazabal pilotalekuan.

Kimuen lehenbiziko mailan

  • G. Zabaleta eta J. Baleztena (Aurrera), O. Alkorta eta E. Bidarten (Aurrera) aurka.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun