Koronabirusa

Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko 40-49 urtekoek ekainaren 15ean hartuko dute txertoaren aurreneko dosia

Ttipi-Ttapa 2021ko eka. 10a, 12:25

Leitzako kiroldegian txertatuko dituzte.

Hitzordu berean, maiatzaren 25ean lehenbiziko dosia hartu zuten 50-59 urtekoek bigarren dosia hartzeko aukera izanen dute Leitzako kiroldegian. Horien kasuan, aurreko aldiko ordu berean izanen dute hitzordua. 40-49 urtekoen kasuan, bestalde, Nafarroako Gobernutik deituko diete ordua emateko. Ikusi hemen nola doan txertaketa Aranon, Areson, Goizuetan eta Leitzan.

  • 40 eta 49 urte bitartekoek ekainaren 15ean txertoaren lehenbiziko dosia hartuko dute.
  • 50 eta 59 urte bitartekoek maiatzaren 25ean txertoaren lehenbiziko dosia hartu zuten eta ekainaren 15ean bigarrena hartuko dute. Aurreko aldiko ordu berean izanen dute txertatzeko ordua. Mugikorrean, 48 ordu lehenagotik, mezu bat hartuko dute hitzordua gogoraraziz.
  • 60 eta 65 urte bitartekoek apirilaren 15ean hartu zuten AstraZenecaren lehenbiziko dosia eta uztailaren 8an bigarrena hartuko dute.
  • 70 eta 79 urte bitartekoak apirilaren 13an txertatu zituzten lehenbizikoz eta maiatzaren 4an bigarren dosiarekin.
  • 80 urtetik goitikoek bi txertoak hartuak dituzte: martxoaren 23an eta apirilaren 15ean hartu zituzten bi dosiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun