Leitzan ere Nafarroa Berriz Altxa herri ekimenarekin bat egin dute

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 31a, 13:00

«Gure herriaren independentzia lortzeko bidean, garai batean bezala, borroka askatzaileak indartu, biderkatu eta elkarlanean urratsak eman» nahian segitzen du Nafarroa Berriz Altxa herri mugimenduak. Herriz herri argazkiak ateratzen dira eta joan den asteburuan Leitzako plazan  egin zuten. Hainbat herritarrek bat egin zuen deialdiarekin eta bide batez, ekainaren 19an, Iruñean eginen den manifestaziora joateko deia egin zuten.

Bestalde, Rotten XIII taldeak Nafarroa Berriz Altxa herri ekimenerako espresuki kanta hauxe sortu du.


Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun