Nafarroa berriz altxa ekimenak «herri argazkia» aterako du Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 28a, 14:00

Elkarteak Lesakan ateratako argazkia

Leitzako plazan elkartuko dira bihar, maiatzaren 29an, 18:30ean.

500 urte pasatu dira Noaingo batailan Nafarroa altxatu zenetik burujabetza berreskuratzeko. Hau ospatzeko, Nafarroa berriz altxa ekimena sortu dute, «gure herriaren independentzia lortzera bidean». Ekimena herriz herri aurkezten ari dira, joan den larunbatean Lesakan izan ziren eta honakoan Leitzan egonen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun