Koronabirusa

Biharko txertaketarako gomendioak errespetatzea eskatu du Leitzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 24a, 15:30

50 eta 59 urte bitarteko herritarrak txertatuko dituzte bihar Leitzako kiroldegian. Jende asko deitu dutenez, antolakuntzak segurtasun ohar eta gomendioak errespetatzea eskatu du eta ahal den neurrian jende pilaketarik ez egiteko. Gainera, eskolako aparkalekua eta parkea 08:00etatik 15:00etara itxiko dituztela jakinarazi dute eta eskolara oinez joatea gomendatu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun