Koronabirusa

Leitzako eskolako 16 ikasle konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 24a, 13:34

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, asteburuan 197 ikasle konfinatu dituzte eta horietako 16 Leitzako Erleta eskolan Haur Hezkuntzan ari diren lau urtekoen gelakoak dira. Horiekin guztira 713 ikasle dira Nafarroan konfinatuta daudenak, ikasleria guztiaren %1,15.

Gelaka 28 ikastetxetako 37 ikasle dira konfinatutakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun