Koronabirusa

Leitzaldeko eta Urumealdeko 50 eta 59 urte bitartekoak heldu den asteartean txertatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2021eko maiatzaren 19a

Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako 50 eta 59 urte bitartekoak ere elkarrekin txertatuko dituzte. Maiatzaren 25ean egina dute hitzordua Leitzako kiroldegian. Ikusi hemen lau herrietako txertaketen egutegia.

  • 50 eta 59 urte bitartekoek maiatzaren 25ean txertoaren lehenbiziko dosia hartuko dute.
  • 60 eta 65 urte bitartekoek apirilaren 15ean hartu zuten AstraZenecaren lehenbiziko dosia eta uztailaren 8an bigarrena hartuko dute.
  • 70 eta 79 urte bitartekoak apirilaren 13an txertatu zituzten lehenbizikoz eta maiatzaren 4an bigarren dosiarekin.
  • 80 urtetik goitikoek bi txertoak hartuak dituzte: martxoaren 23an eta apirilaren 15ean hartu zituzten bi dosiak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun