Nafarroan guztira 319 ikasle konfinatu dituzte asteburu honetan, horietako 11 gure lurraldean. Zehazki, Aresoko Nazabal eskolako Haur Hezkuntzako 3-5 urteko 11 ikasle. Horiekin, Nafarroa osoan 1.366 ikasle daude gaur egun beren etxeetan bakartuta, hau da, ikasle guztien %2,20. Ikasgelei dagokienez, 42 ikastetxetako 73 ikasgela daude egoera horretan, hau da, Nafarroako ikasgela guztien %2,09.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.