Oraingoan, Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 18 ikasle konfinatu dituzte Leitzako Erleta eskolan Gobernuak jakitera eman duenez. Nafarroan guztira 135 ikasle dira azken orduetan konfinatu dituztenak. Horiekin, 1.515 ikasle daude gaur egun beren etxeetan bakartuta, hau da, Nafarroako ikasle guztien %2,44. Ikasgelei dagokienez, 41 ikastetxetako 81 ikasgela daude egoera horretan, hau da, Nafarroako ikasgela guztien %2,32.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.