Koronabirusa

Txertaketa dela eta, Leitzako eskolako aparkalekua eta parkea itxita izanen dira asteartean

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 3a, 17:05
Txertaketa Leitzako kiroldegian eginen dute.

Arano, Areso, Goizueta eta Leitzako 70-79 urte bitartekoek Pfizer etxeko txertoaren bigarren dosia hartuko dute bihar Leitzan eta, horren harira, 08:00etatik 20:00etara eskolako aparkalekua eta parkea itxiko dituztela jakinarazi du Leitzako Udalak. Horrekin batera, kontuan hartu beharreko zenbait oharren berri eman dute lau herrietako udalek.

Aranoko, Aresoko, Goizuetako eta Leitzako udalek argibide hauek eman dituzte biharko txertaketaren harira:

  • Kiroldegira esandako orduan joan beharko du txertoa hartzera, ez goizegi, ez berandu.
  • NANa aurkeztea ezinbestekoa izanen da.
  • Musukoa jantzita joan behar da.
  • Leitzan bizi direnei «ahal bada» kiroldegira oinez joateko eskatu diete.
  • Aranoko, Aresoko eta Goizuetako herritarrek kotxea frontoiaren ondoko gunea utzi ahal izanen dute.
  • Ibiltzeko zailtasunak tarteko, txertaketa kotxean egin behar bada, kiroldegi ondoko gunea erabiliko dute horretarako.
  • Boluntarioen jarraibideei kasu egiteko ere eskatu dute.

Txertaketa Leitzaldea-Urumealdean

  • Maiatzaren 4an, 70-79 urte bitartekoek txertoaren bigarren dosia hartuko dute.
  • Maiatzaren 5ean, 66-67 urtekoek lehenbiziko dosia hartuko dute.
  • Maiatzaren 11n, 68-69 urtekoak lehenbiziko dosiarekin txertatuko dituzte.
  • Uztailaren 8an 60-65 urte bitartekoek txertoaren bigarren dosia hartuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun