Koronabirusa

Leitzan Erleta eskolako 18 ikasle konfinatu dituzte asteburu honetan

Ttipi-Ttapa 2021ko mai. 3a, 13:45

Nafarroan guztira 492 ikasle konfinatu dituzte asteburu honetan, horietako 18 gure lurraldean. Zehazki, Leitzako Erleta eskolako Lehen Hezkuntzako lehen mailako 18 ikasle. Horiekin, Nafarroa osoan 1.677 ikasle daude gaur egun beren etxeetan bakartuta, hau da, ikasle guztien %2,70. Ikasgelei dagokienez, 44 ikastetxetako 89 ikasgela daude egoera horretan, hau da, Nafarroako ikasgela guztien %2,55.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun