Koronabirusa

Gipuzkoara doazenei segurtasun neurriak areagotzeko eskatu die Goizuetako Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 29a, 10:00

Gipuzkoan COVID-19aren Brasilgo aldaera gailentzen ari dela ohartarazi die udalak herritarrei, oso kutsakorra dena eta pertsona gazteengan ere eragin handia duena.

Osasunbideak Goizuetako Udalari pasatu dio abisua eta udalak neurriak areagotzea eskatu die herritarrei; ezinbestekoa ez denean Gipuzkoa aldera ez joatea eta nahitaez joan behar dutenek prebentzio neurriak areagotzea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun