Koronabirusa

Covid-19aren hedapena ikusita Leitzan «egoera kezkagarria» dela jakinarazi du udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 22a, 14:24

Azken egunotan Leitzan Covid-19aren kasuak ugaritzen ari direla ikusita, arduratuta mintzatu da Leitzako Udala. Adierazi duenez, «hainbat iturri eta foku» daude eta «oso kutsakorrak diren zepa berrien ondorio» dira.

Nafarroako Gobernuko osasun agintariekin eta Leitzako Osasun Zentroko arduradunekin harremanetan jarri ondotik erabaki du Leitzako Udalak oharra kaleratzea. Dioenez, «herritar gehiago kutsatu da, horietako gehienak azken aldian sortutako eta oso kutsakorrak diren zepa berrien ondorioz, eta gainera, hainbat iturri eta foku daude». Hori horrela, egoera «kezkagarria» dela nabarmendu du.

Egoerak okerrera egin ez dezan, «babes neurriak modu zorrotzean errespetatzeko» eskatu du Leitzako Udalak, eta «ahal bada areagotzeko eskatzen dizuegu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun