Koronabirusa

Gaurkoaren ondotik, Arano, Goizueta, Areso eta Leitzako biztanle guztien %25ak hartu du Covidaren kontrako txerto bat bederen

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 15a, 19:30

Arano, Areso, Goizueta eta Leitzan bizi diren 80 urtetik gorakoek bigarren dosia hartu dute jada. Martxoaren 23an hartu zuten lehen dosia adin tarte horretako 258 lagunek. Eta 60 urtetik gorakoek, aldiz, gaur hartu dute lehen dosia. Leitzako Udalak jakitera eman duenaren arabera, gaurkoak kontatuta, lau herrien artean 1.000 pertsona inguru dira jada txertoaren lehen dosia gutxienez hartu dutenak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun