Koronabirusa

60 eta 65 urte bitartekoak txertatuko dituzte bihar Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 14a, 10:15

Arano, Areso, Goizueta eta Leitzan bizi diren 60 eta 65 urte bitarteko herritarrek Covid-19aren kontrako txertoaren lehenbiziko dosia hartuko dute bihar, ostegunean, Leitzako kiroldegian. 300 lagunek izanen dute txertatzeko aukera eta hitzordua emateko Nafarroako Gobernutik deituko diete.

Lau herrietako 70 urtetik gorako herritarrek eta mendekotasun handia dutenek atzo hartu zuten Covid-19aren aurkako txertoa Leitzan. Zehazki, 80 urtetik gorakoek txertoaren bigarren dosia hartu zuten eta 70 urtetik gorakoek aurrenekoa.

Biharko txertaketaren harira, 08:00etatik 15:00etara eskolako aparkalekua eta parkea itxita egonen direla jakinarazi du Leitzako Udalak eta eskolara oinez joateko aholkatu du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun