Mimukai proiektuaren seigarren parte-hartze saioa Leitzan eginen dute

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 12a, 17:00
Mimukai proektuaren bosgarren parte-hartze saioa, Lekunberrin.

Apirilaren 15ean eginen dute bi orduko parte-hartze saioa Leitzan 15:00etan. Aldi honetan, Coworking gunearen diseinuaz ariko dira Herri Aretoan.

Zure ikasketak bukatu berri dituzu eta zure enpresa-proiektua sortu nahi duzu? Etxetik egiten duzu lan eta leku profesionalagoa behar duzu bilerak egiteko, bezeroekin egoteko edo zure egoera berdinean dauden beste batzuekin elkartzeko? Zure enpresa edo proiektu berri bat martxan jartzen ari zara eta toki egokia bilatzen ari zara? Egoera horietan daudenei zuzendutako saioa izanen da ostegun honetakoa eta hala, Coworking gunearen diseinua izanen da saioaren gaia.

Parte hartzeko, mimukai@cederna.es helbidera idatziz edo 617 609 328 telefono zenbakira WhatsApp-a bidaliz izena eman dezakete interesatuek.

Hiru saio falta dira aurreikusi ziren zortzi parte-hartze saioetatik:

  • Apirilaren 15ean, Leitzan.
  • Apirilaren 22an, Goizuetan.
  • Maiatzaren 6an, Leitzan.

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun