COVID-19: Azken datuak

Zazpi positibo gehiago azken orduetan: bortz Legasan eta bana Beran eta Elizondon

Ttipi-Ttapa 2021ko api. 2a, 08:05

Azken bi egunotan sei kasu positibo atzeman dituzte Legasan

Azken datuen arabera, zazpi positibo atzeman dituzte gure lurraldean: bortz Legasan eta bana Alkaiagan eta Elizondon. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, atzo 154 kasu positibo atzeman zituzten.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 431 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 622 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 293 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 480 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, herenegun, martxoak 31, 3.507 proba egin zituzten (1.235 PCR eta 2.272 antigeno proba) eta horietatik 164k positibo eman zuten (%4,7)

COVID-19ak jota, herenegun, martxoak 31, 13 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, horietatik 0 ZIUn, eta 0 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 122 daude ospitalean, horietatik 20 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %52, Tuteran %11 eta Lizarran %19. Gainerako positiboak (%18) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
Txertaketa-planari dagokionez, Nafarroan 121.949 pertsona txertatu dituzte atzoko egunera arte. Herenegun, martxoak 31, 3.549 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 39.907 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, gehienak 45 eta 59 urte artekoak dira (% 25), eta 15 eta 29 urte artekoak (% 22). Ondotik, 30 eta 44 urte bitartekoak daude (% 17), eta 15 urtetik beherakoak (% 14). 60 eta 75 urte bitartekoek positiboen% 13 biltzen dute, eta gainerakoek,% 9k, 75 urte baino gehiago dituzte. Positibo berrien batez bertzeko adina 41,2 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 50 emakumeak dira eta % 50 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 54.378 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.126koa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun