Koronabirusa

Leitzako kiroldegia itxita egonen da asteartean txertaketa dela eta

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 22a, 10:00

Bihar, martxoaren 23an, 80 urtetik gorakoen eta mendekotasun handiko pertsonen txertaketa izanen dute Leitzan. Hori dela eta, kiroldegia, eskolako aparkalekua eta parkea itxita egonen dira goizeko zortzietatik arratsaldeko zortziak arte.

Egun horretan eskolara nahiz txertatzera oinez joatea gomendatu du Leitzako Udalak. Honez gain, Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko Udalek txertaketara bakoitzari dagokion orduan joatea eskatu diote, musukoarekin eta NANa aurkeztuz. Frontoiaren ondoko gunean gomendatzen dute kotxea uztea eta bertan txertatuko dituzte kotxe barruan txertatuko direnak (ibiltzeko zailtasunak dituztenak).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun