Koronabirusa

Leitzaldekoei eta Urumealdekoei asteartean jarriko diete txertoa Leitzako kiroldegian

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 19a, 08:30

Aranon, Areson, Goizuetan eta Leitzan bizi diren 80 urtetik gorakoak eta mendekotasun handia duten pertsonak Covid-19aren kontrako txertoa jartzeko aukera izanen dute martxoaren 23an, Leitzako kiroldegian. Hitzordu zehatza emateko, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentutik deitu diete adin horretan daudenei eta euren kontura Leitzako kiroldegira hurbiltzeko modurik ez dutenek, beren herriko udaletxera deitu beharko dute Leitzako joan-etorria antolatzeko.

Joan-etorria egiteko zailtasuna dutenek, astelehen goizean deitu behar dute norbere herriko udaletxera

Txertaketa martxoaren 23an, asteartean, eginen dute Leitzako kiroldegian eta bertara joan-etorria egiteko zailtasuna dutenek, bakoitzak bere herriko udaletxera deitu behar dute datorren astelehen goizeko 9etatik 11etara:

  • Arano: 948 51 40 45
  • Areso: 948 51 03 27
  • Goizueta: 948 51 40 06
  • Leitza: 948 51 00 09

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun