Landa Turismoko hiriburu izan nahi du aurten ere Leitzak

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 11a, 16:00
Aurten ere bere hautagaitza aurkeztu du Leitzak. 2020ko hautagaien artean seigarren postuan gelditu zen Leitza

Hautagaitza aurkeztu duten Nafarroako bost herrien artean dago Leitza, Uxue, Hiriberri, Biana eta Altsasurekin batera

Espainiar estatuko Landa Turismoko hiriburu izateko lehiaketa eginen du aurten ere www.escapadarural.com webguneak. Joan den urtean Leitza izan zen Nafarroako ordezkaria eta seigarren gelditu zen sailkapenean. Aurten ere Nafarroak bere hautagaitza aurkeztu du Leitzak, Nafarroako bertze lau herrirekin batera.

Leitzako herriarekin batera, Uxue, Hiriberri (Aezkoa), Biana eta Altsasu dira hautagaitza aurkeztu duten Nafarroako herriak. Espainiako estatuan, Andaluzia da hautagaitza gehien aurkeztu duen komunitatea (67) eta ondotik daude Aragoi (33), Gaztela-Leon (26), Valentziar komunitatea (25) eta Katalunia (23).

Hasiera batean landa turismoko enpresariak dira lehiaketara hautagaitzak aurkezten dituztenak, kalitatezko landa turismoaren aldeko apustua egin duten 10.000 bizilagun baino guttiago duten herriak aukeratuta. Ondotik, bidaiarien txanda da eta apirilaren 14tik maiatzaren 14ra izanen dute hautagaien artean bozkatzeko aukera. Maiatzaren 18an jakinarazi dute aurtengo bosgarren edizio honetan Landa Turismoko hiriburua zein den.

Orain artean, Santillana del Mar (Kantabria), Aínsa-Sobrarbe (Huesca), Sigüenza (Guadalajara) eta Potes (Kantabria) izan dira irabazleak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun