Landa Turismoko hiriburu izateko hautagaien artean seigarren postuan gelditu da Leitza

Ttipi-Ttapa 2020ko uzt. 3a, 16:10
Botoen %7,3 eskuratu du Leitzak.

Gaur eman du jakitera www.escapadarural.com webguneak 2020ko Espainiar estatuko Landa Turismoko hiriburua zein izendatu duten. Kantabriako Potes izan da aukeratua, botoen %25,9 eskuratuta. Hamar hautagaien artean zegoen Leitza, seigarren postuan gelditu da botoa eman dutenen %7,3aren babesarekin.

94.545 pertsonek egin dute aukeran jarritako hamar herrien arteko aukeraketa. Honela gelditu hautagaien zerrenda boto kopurua kontuan hartuta: Potes (Kantabria), Artenara (Las Palmas), Guadalupe (Cáceres), Cazalla de la Sierra (Sevilla), Colombres (Sevilla), Leitza (Nafarroa), Ayna (Albacete), Rascafria (Madril), Santo Domingo de Silos (Burgos) eta El Rasillo de Cameros (Errioxa).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun