Koronabirusa

Leitzako eskolako 41 ikasle konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 8a, 12:57

Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, asteburuan Nafarroan 143 ikasle konfinatu dituzte eta horien artean daude Leitzako Erleta ikastetxeko Lehen Hezkuntzako lehenbiziko mailako 20 ikasle eta hirugarren mailako 21 ikasle.

Nafarroan guztira Haur eta Lehen Hezkuntzako 566 ikasle daude konfinatuta. Nafarroako hezkuntza-sare publiko eta itunduetako bi zikloetako ikasle guztien % 0,91 dira. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun