Mimukai proiektuaren parte-hartze prozesuko bigarren saioa egin dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021ko mar. 8a, 18:00

Mimukai proiektuaren bigarren saioan eskolak, jangela kolektiboak, zerbitzu turistikoak, elikagaien bankua, kontsumo taldea eta herritar batzuk elkartu ziren

Leitzako Udalak bultzatutako Mimukai Garapenerako eta Eraldaketarako Zentroa sortzeko proiektuak aurrera jarraitzen du. Proiektua gizarteratzeko eta interesdunen zein herritarren beharrak biltzeko parte-hartze prozesua hasia dute eta bigarren saioa Leitzan egin zuten martxoaren 4an.

Saio honetan hirugarren sektorekoei eta herriko interesdunei egin zieten parte hartzeko deia. Bertan, sektoreen arteko elkarlanaren ahalmena agerian gelditu zen eta saretzeari bultzada eman diezaiokeen proiektua Mimukai izan daiteke.

Parte-hartze prozesuko hurrengo saioak:

  • Martxoaren 11n, Jauntsaratsen, lehen sektorea eta herritar interesdunak.
  • Martxoaren 17an, Lekunberrin, lehen eta hirugarren sektoreak eta herritar interesdunak.
  • Martxoaren 24an, Lekunberrin, bigarren sektorea eta herritar interesdunak.
  • Apirilaren 15ean, Leitzan, bigarren sektorea eta herritar interesdunak.
  • Apirilaren 22an, Goizuetan, udal ordezkariak.
  • Maiatzaren 6an, Leitzan, saio irekia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun