Mimukai proiektuaren parte-hartze prozesurako izena eman behar dela oroitarazi du Leitzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 18a, 13:00

Leitzako Udalak bultzatutako Mimukai Garapenerako eta Eraldaketarako Zentroa martxan da. Udalak atzo adierazi zuen zentroa sortzeko bidea abiatua duela eta eta gaur bideoa zabaldu du. Horrekin batera, interesdunen eta herritarren beharrak jasotzeko asmoz eginen dituzten parte-hartze saioei begira, aurretik izena eman beharko dela oroitarazi du. 

Bideoan «inguruko sektore ekonomiko guztientzako topagunea» izanen dela nabarmendu du baita «proiektu komunitarioa» eta «aukera berriak sortuko dituena» izanen dela ere. Eta gisa berean, parte-hartzeei begira jarri da.

Aurreneko parte-hartze saioa otsailaren 25ean Leitzako Herri Aretoan eginen dute, 15:30ean. Lehen sektorean ari direnek eta herritarrek izanen dute parte hartzeko baina edukiera mugatua izanen denez, aurretik mimukai@cederna.es helbidera idatzita izena eman beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun