Otsailaren 27an, larunbatean, 19:00etan Mursego taldearen musikaz gozatzeko aukera izanen da Atekabeltz Herriguneak antolatutako hitzorduan. Ikuskizun berezia izanen dela iragarri dute eta sarrera dohainik izanen da. Mursego taldeak Lapur(ari)ketak artelan ezberdinak lapurtu, berrikusi eta moldatuko ditu.
Mursego
Maite Arroitajauregik, Mursego izen artistikoz, Txeloa, loop station, txinatar plater txikiak, txifloa, panderoa, organo txikia, txaloak, errimak, ahotsak eta dantzak uztartzen dituen ikuskizuna eskaintzen du .