Leitzan izanen den Bi(zi) hotsak emanaldirako sarrerak eskuragarri daude dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 19a, 15:30
Ione Gorostazuk eta Mikel Illarregik egindako olerkiak aditu ahal izanen dira.

Astiz eta Maimur liburu-dendetan eros daitezke bost eurotan.

Ione Gorostarzuren eta Mikel Illarregiren olerkiak Unai Zabaletaren musika doinuekin bateratuz osatutako Bi(zi) hotsak emanaldia izanen da otsailaren 26an, ostiralean, Leitzan. Herri Aretoa hitzez eta musikaz girotuko dute ordubetez, 19:00etatik aurrera.

Bertaratu nahi dutenek sarrerak gaurtik aurrera eros ditzakete Astiz eta Maimur liburu-dendetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun