Adur Etxezarreta aresoarrak munduko eski txapelketan parte hartuko du

Ttipi-Ttapa 2021ko ots. 9a, 10:00

Adur Etxezarretak bigarren aldiz parte hartuko du Munduko ski txapelketan.

Italiako Cortina d’Ampezzon abiadurako bi probetan aterako da, super-erraldoian eta jaitsieran.

Duela bi urte Aren (Suedia) izandako esperientzia errepikatu eta aurten ere munduko eski txapelketan parte hartuko du Aresoko Adur Etxezarreta Rezola eskiatzaileak. Italiako Cortina D’Ampezzon jokatuko den munduko eski txapelketan izanen da Etxezarreta eta abiadurako bi probetan aritzekoa da. Aresoarra otsailaren 9an, asteartean aritzekoa zen super-erraldoian baina lainoa zela eta, ostegunera atzeratu dute lehen proba hori. Igandean, otsailaren 14an, igandean 11:00etan, jaitsieran aritzekoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun