Aitor eta Galderren aldeko elkarretaratzea eginen dute bihar Leitzan

Ttipi-Ttapa 2021eko otsailaren 5a

Malerrekan pankartak paratu dituzte.

Eguerdian, 12:00etan, plazan dute hitzordua.

Ankerkeriari Stop! plataformak deituta, Aitor eta Galderren aldeko elkarretaratzea eginen dute bihar, otsailaren 6an, Leitzan. Herriko plazan bilduko dira 12:00etan.

Euskal Herriko herri guztietan elkarretaratzeak egiteko plataformak egin duen deiari erantzuna eman diete leitzarrek «ez delako bi gazte arabarren arteko eraso huts bat, herri oso baten nahiak, desirak eta ametsak zapuztu nahi dituen eraso planifikatua, baizik».

Herritarrei «bidegabekeria onartezin» horren aurrean, gonbidapena luzatu nahi izan diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun