Aitor Zelaia eta Galder Barbado gazte arabarrak duela bi urte atxilotu zituzten, material lehergarria zuen bidoi bat «helburu terroristarekin lehergailuak erabili eta edukitzea» egotzita. Orduan, sei hilabetez egon behar izan zuten kartzelan, eta geroztik, epaiketara bitarte, baldintzapeko askatasuna izan dute. Joan den urtarrilaren 21ean eta 22an egin zuten epaiketa Madrilen eta, Auzitegi Nazionalak lau urteko espetxe zigorra eta hamar urteko inhabilitazio absolutua ezarri die.