Aurten ez da inauteriarik izango Areson

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 26a, 07:54
2019ko inauterietan Aresoko gazteak mozorratuak.

Gauzak ongi bidean, urtarrileko azken egunetan inauteri giroa izango zen nagusi herrian. Baina egungo egoerak ez du aukerarik emango.

Guraso elkarteak eta Lagunarteak ospakizunak bertan behera uztea erabaki dute. Eskolako haurrak izango dira, segurtasun arauak betez, urtarrilaren 29an kalejira batekin inauteriei keinu txikia egingo dietenak. Dena den, festaren seinalea egiteko asmotan, Euskararen Egunerako egin zen bezalaxe, herritarren bideoak bilduta bideo bat osatzeko asmoa dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun