Goizuetan alokairuan hartzeko etxeak behar direla eta, Nasuvinsak ematen dituen dirulaguntzen berri zabaldu die Udalak herritarrei

Ttipi-Ttapa 2021ko urt. 5a, 16:15
Goizuetan alokairu eskaera gora doan arren, alokatzeko etxerik ez dago.

Goizuetan etxea alokatzeko eskaerak gora egin du, baina alokatzeko etxerik ez dago. Hortaz, etxea alokairuen merkatuan jartzen duten herritarrentzat dirulaguntzak daudela jakinarazi die udalak goizuetarrei.

Etxejabeak NASUVINSAren esku utziko du etxea, alokairu poltsan sartzeko eta, eskatutako baldintza guztiak betez gero, dirulaguntza jasoko du. Informazio gehiago nahi dutenek vivienda@navarra.es helbidera idatziz edo 848 42 75 70 telefonora deituz (09:00etatik 14:00etara) eskuratu ahal izanen dute.

Dirulaguntza horren bidez, herrian etxe bat alokatu nahi duten herritarrei eskaintza handitu nahi diete.

 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun