Goizuetan betizua hil zuenak 800 euroko kalte-ordaina eman beharko dio nagusiari

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 17a, 17:00

Maiatzean Goizuetan bala-tiroz hildako betizua.

Isunez gain, armak erabiltzeko baimena kendu eta azienda zaintzeko debekua ezarri diote denbora baterako

Joan den maiatzaren 10ean Goizuetako baserritar bati betizu bat bala-tiroz hil zioten. Foruzaingoak ikerketa abiatzearekin batera, tiratzaileak (J.J.I.) egindakoa onartu zuen eta, epaiketaren ondotik, errudunari ezarritako zigorra argitara eman dute.

Batetik, betizua hil zuenak 800 euroko kalte-ordaina eman beharko dio betizuaren nagusiari. Bestetik, tiratzaileari bi hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, gerora, 960 euroko isunarekin aldatu dutena. Eta, horrez gain, epaiketako kostuak bere gain hartu beharko ditu. Kalte ekonomiko horiez gain, denbora baterako, armak erabiltzeko eta aziendak zaintzeko baimena kendu dizkiote tiratzaileari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun