'Bakean dagoena bakean utzi' bakarrizketa umoretsua igande honetan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 11a, 10:00

Bestalde, larunbatean Leitzan eginen den bertso saiorako sarrerak agortu dira

Amets Arzallus, Xabat Illarregi, Jone Uria, Aitor Sarriegi eta Joanes Illarregi ariko dira bertsotan larunbat arratsalde honetan Leitzako kiroldegian eginen den saioan. Ane Intxausti izanen dute gai-jartzaile. Hori izanen da Leitzako Udalak eta Festa Batzordeak elkarlanean abendurako prestatu duten kultur eskaintza zabaleko aurreneko hitzordua. Igandean, berriz, Bakean dagoean bakean utzi bakarrizketa umoretsuaz gozatzeko aukera izanen dute.

Abenduko kultur agenda Leitzan

  • Abenduaren 12an, bertso saioa kiroldegian, 18:00etan. Amets Arzallus, Aitor Sarriegi, Jone Uria, Xabat Illarregi eta Joanes Illarregi. Aurkezlea Ane Intxausti.
  • Abenduaren 13an, Bakean dagoena bakean utzi bakarrizketa umoretsua, 18:00etan kiroldegian.
  • Abenduaren 18an, eragileentzako Herri Aretoaren aurkezpena, 19:00etan.
  • Abenduaren 19an, herritarrentzako Herri Aretoaren aurkezpena, 17:00etan.
  • Abenduaren 20an, Mendialdeko azoka, frontoian 10:00etatik 14:000etara.
  • Abenduaren 20an, Orantzaro dokumentalaren bi emanaldi, 17:00etan eta 18:30ean Herri Aretoan.
  • Abenduaren 23an, Olentzero eta Mari Domingiren zuhaitz berezia haurrentzako ikuskizunaren bi saio, 17:00etan eta 18:30ean Herri Aretoan.
  • Abenduaren 26an Xabi Solano Maiza eta Kimu Dantza Kolektiboaren bi emanaldi, 17:30ean eta 19:30ean Herri Aretoan. Sarrera 12 euro.
  • Abenduaren 27an, Zaldi urdina antzezlana 18:00etan Herri Aretoan.
  • Abenduaren 30ean, ume eta gazteentzako bi film emanaldi Herri Aretoan, 17:30etan eta 18:30ean.

Sarrerak Astiz eta Maimur liburu-dendetan hartu ahal izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun