Argazki galeria

Euskararen Eguna ospatu dute Areson

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 4a, 09:45

Egun berezia izaten da abenduaren 3a aresoarrentzat. Ez da gutxiagorako izan aurtengoa. Urteroko bazkaria egiterik izan ez zuten arren, egun osoan mugimendua izan zuten herrian: goizean, Maider Galarza ipuin-kontalariaren kontaketaz gozatu zuten; eguerdian, trikitixa eta pandereta soinuek girotu zuten herria; eta arratsaldean kontzertua izan zuten gozagarri. Herritarrak, izandako ekitaldiekin, «oso gustura» daude.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun