Euskaraldia

«Zer da zuretzat euskara? Adierazi nahi bezala!» ekimena abian jarri du Leitzako Udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 1a, 17:00

«Zer da zuretzat euskara? Adierazi nahi bezala!» ekimena baian da.

Euskaraldiaren harirat azaroaren 20tik abenduaren 4ra Leitzako Udalak herritarrentzat euskara zer den aztertu nahi du.

Nahi dutenek norberarentzat euskara zer den adierazten duen idatzizko mezu bat edo marrazki bat sar dezakete postontzian. Bildutakoa udala, Maimur, Astiz, Itzare, Erleta, Amazabal, Kiroldegia, Atekabeltz eta liburutegian zabalduko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun