Euskaraldia hasteko hamar egun eskasen faltan, azken prestaketetan ari dira antolatzaileak. Azken aldian, txapak banatzen ibili dira han eta hemen. Goizuetarrek ere dagoeneko eskuragarri dituzte, herriko estankoan edo arropa-dendan hartu ahal izanen dute. Horrekin batera, izena eman ez dutenei azaroaren 19ra arte, hurrengo ostegunera arte, eman dezaketela adierazi diete.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.