Euskaraldia

'Ahobizi' eta 'belarriprest' txapak ondoko egun hauetan banatuko dituzte Leitzan

Ttipi-Ttapa 2020ko azaroaren 5a

Duela bi urteko Euskaraldian ateratako argazkia.

Dagoeneko Euskaraldian izena eman duten leitzarrek bihartik aurrera jaso ahal izanen dituzte ahobizi eta belarripresten txapak. Bihar, ostirala, eta asteartean, azaroaren 10ean, 18:00etatik aurrera Karrapen banatuko dituzte. Handik aurrera kiroldegian izanen dira eskuragarri.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun