Koronabirusa

Leitzako Udalak positiboen gorakada ikusita «segurtasun neurriei zorrotz eusteko» deia egin du

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 26a, 09:00

Osasun etxetik argitu dutenez, kasu gehien familian eta lagunartean izan dira.

Astelehenetik igandera 26 positibo atzeman dituzte Leitzaldean. Horren aurrean, udalak «arduraz jokatzeko» deia egin du.

Leitzaldean koronabirus kasuek «asko egin dute gora». Astelehenetik igandera 26 positibo izan dira. Horri horrela, segurtasun neurriei eusteko deia egin dute. Distantzia mantendu, eskuak garbitu eta musukoa janzteko deia egin dute.

Osasun etxetik argitu dutenez, kutsatze kasu gehien «familian eta lagunartean» izan dira. Hortaz, «osasun etxeko langileen gomendioak eta aginduak betetzea» ezinbestekoa dela argitu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun