Koronabirusa

Leitzako Erleta eskolako 19 ikasle konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 19a, 15:54
Leitzako Erleta ikastetxea

Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, asteburu honetan 772 ikasle konfinatu dituzte Nafarroan eta horien artean daude Leitzako Erleta ikastetxeko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako 19 ikasle.

Haur eta Lehen Hezkuntzako 772 ikasle konfinatu dituzte pasa den asteburuan. Nafarroako hezkuntza-sare publiko eta itunduetako bi zikloetako ikasle guztien % 3,19 dira. Bestalde, gaur, astelehena, berrogeialdia amaitu ondotik 831 ikasle sartu dira euren ikastetxeetan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun