Koronabirusa

Goizuetako kirol ikastaroetan Covid-19ren aurkako neurriak betetzeko egokitzapenak eginen dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko urriaren 14a

Datozen bi ostegunetan eskolako frontoia Jumpfit ikastaroan dabiltzanek soilik erabili ahal izanen dute.

Eskolako frontoia Jumpfiteko ikasleek soilik erabiliko dute eskolako frontoia. Gainontzeko erabiltzaileentzat itxita egonen da.

Nafarroako Gobernuak Covid-19ren hedapena geldiarazteko zorroztu dituen neurrietara egokitzeko, Goizuetako Udalak ikastaroen antolaketan aldaketak egin ditu. Batetik, pilates ikastaroa bi taldetan banatuko dute; eta bestetik, Jumpfit ikastaroa frontoian eginen dute. Horrela bada, datozen bi asteetan, astearte eta ostegunetan (urriaren 13an, 15ean, 20an eta 22an), 17:30etik 19:30era bitarte, eskolako frontoia Jumpfit ikastaroan dabiltzanek bakarrik erabili ahal izanen dute. Beraz, gainerako erabiltzaileentzat itxita egonen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun