Koronabirusa

Goizuetako harategia gaurtik aurrera irekita

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 18a, 07:00

Heldu den astean ohiko ordutegia izanen dute.

Irailaren 9an itxi zuten, bi langilek positibo eman zutelako eta gaurtik aurrera, segurtasuna neurri guztiak bermatuta, berriz ere irekitzekoa dute.

Irailaren 9an Goizuetako harategiko bi langileek Leitzan egindako PCR probetan positibo eman zutela jakinarazi zuen udalak. Herritarrei lasaitasun mezua helaraztearekin batera, harategia itxi egin zuten. Segurtasun neurri zorrotzekin eta osasun bermearekin, gaur bueltatuko dira lanera. 08:30etik 14:00etara irekiko dute ostiral eta larunbatean eta hurrengo astetik aurrera ohiko ordutegia izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun